XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ta begiratzen nien, zeren eta, ni ordurako jaunarekin oheratzen banintzen ere, ez nuen uste andereak lorazainarekin gauza bera egiten zuenik.

Gelditu egin ziren unetxo batez, begiratu zidaten, eta barrezka hasi.

Tomatea baino gorriago jarri behar izan nuen; jiratu eta lasterka irten nintzen gela hartatik, sabelpea iziotuta.

Luisa eta Antoniori erreparatzen hasi nintzen, eta biak anderearen maitaleak izango zirela eta anderearen logelan elkartuko zirela pentsatu nuen, baina, sarri saiatu arren, ezin izan nituen sekula elkarrekin harrapatu.

Hirurak biltzen zirenean zer egingo zuten irudikatzen pasatzen nuen eguna, baina nire irudimena mugatu samarra zen garai hartan.

Bakarrik, sukaldean eserita, etxeko zilarra garbitzen ari nintzen batean, Antonio sartu zen, eskuak zapi batekin garbituz.

(Mekanikoa ere bazenez, batzuetan goizerdian agertzen zen, bere buzo urdin koipeztatuaz, garagardoa eta ogibitartekoa gerta niezaion; ni begira geratzen nintzaion.)

(Mutil ederra zen, eta galtzontziloen oihal finaren atzean ikusitako paketeaz oroitzen nintzen).

Arraskan eskuzapia utzi, nire alderantz makurtu eta zera esan zidan, aurpegia nirearen parean jarriz:

- Badakizu oso polita zarela? Hamarretakoa prestatuko didazu, mesedez?

Azkar jaiki nintzen eta, bere ondotik pasatzerakoan, ipurdian jarri zidan eskua.

- Ugazabek estimatu edukiko zaituzte, ziur nago.

- Ondo dakit zer gustatzen zaien.

- Oraindik ez dizuete ezer esan?